jueves, 20 de octubre de 2011

jueves, 13 de octubre de 2011

ARIKETA ETA AZTERKETA MATEMATIKOAK: THAT QUIZ


TEKNOLOGIA BERRIAK ETA GAZTERIA

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN


Teknologia Berrien eragina gizarte osoaren etorkizuna ari da baldintzatzen. Teknologia Berriek gizartean sorraraziko dituzten aldaketei estu lotutako birmoldaketa prozesu berriak gure lanbide-etorkizunean eragin handia izango du. Gure lanbidean aldaketa sakonak gertatzen hasiak dira. Aldaketa horiek irakaskuntzaren baliabideetan, materialetan eta bitartekoetan ez ezik, Eskolaren beraren kontzeptuan, irakatsi eta ikasteko prozesuetan eta zuzenean irakaskuntzaren rolean ere dute eragina. Teknologia zabaltzen eta ikasketen eta etxearen esparrua eraldatzen ari den neurrian, ikaskuntza-testuinguru berriak (birtualak) sortzeari dagokionez Teknologia Berriek komunikazioan egiten duten ekarpena serioski kontuan hartzen hasia da. Baliabide Teknologiko berriek eta gure lanbide-kulturan berehala espero diren aldaketa garrantzitsuek zenbait galdera interesgarri sorrarazten dizkigute, Informazioaren Gizartean ikaskuntza-testuinguru berrien garapenarekin zerikusia dutenak. Lehendabiziko galderak Teknologia Berrien esanahiarekin zuzenean lotuta daude: zertaz ari gara Teknologia Berriei eta Informazioaren Gizarteari buruz hitz egitean? Zer-nolako lotura dute? Beste galdera multzo batek hezkuntza-jardunarekin zuzenean du zerikusia: zein dira Sarearen edo sareen ezaugarriak eta ahalbideak ikaskuntza-testuinguru gisa? 

Iturria: "Hezkuntzari egokitutako teknologia berriak" Egilea:Correa Gorospe José Miguel